Edukiaren aurrerapena

Partaidetza

Enpresetan partaidetza ereduak ezartzeari dagokionez, Gipuzkoa erreferentea da. Eredu horien bidez, partaidetzak pertsonei, erakundeei eta gizarteari dakarzkien onurak agerian geratu dira.

Proposamena:

Gipuzkoako erakundeetan partaidetzaren kultura sustatu nahi dugu. Hainbat partaidetza maila daude, eta lantaldearen bidez, horietan guztietan jarri nahi dugu arreta, nahiz eta jakin badakigun partaidetzak, epe luzera, kapitalean parte hartzea ekarri beharko lukeela.

Lortutako emaitzak:

Laurogeitik gora enpresa bildu zituen partaidetzaren inguruko jardunaldi bat egin zen. Jardunaldi horretan, partaidetza bultzatzeko mekanismo fiskal eta finantzarioak martxan jarri behar direla agerian geratu zen. Bukaerako emaitza mekanismo horiek biltzen zituen pack bat argitaratzea izan zen.

BPG x2

Abiapuntua gure lurraldeko enpresetan aztertu eta ustiatu beharreko lehiatze eta berritze ahalmena zegoela pentsatzea izan zen. Gipuzkoako hainbat eragile garrantzitsuk egiaztatu eta berretsi zuten susmo hori, eta hala, lantaldea osatzeko bidea eman ziguten.

Proposamena:

Proiektua ETEen lehiakortasuna azkartzeko mekanismoak sortzea ahalbidetuko diguten palankak –balazta eta azeleragailuak–  identifikatzean datza. Horrela, ahalmenak azkartzeko eta balaztak indargabetzeko irtenbideen katalogo bat aurkitu nahi dugu, esperientzia errealetan/taldeak identifikatutako palanken lehen gidaritzan oinarrituta, metodologia proban jartzeko.

Lortutako emaitzak:

Enpresen artean kontrastatutako esperientziak (eragozpenak jar daitezke) biltzen dituen jardunbide egokiei buruzko gida-dokumentua.

Indikatzaileak

Gipuzkoako ekonomiaren osasuna neurtzeko, Gipuzkoa Berritzenek aukeratutako aldagaiak 3 dira:

  1. Gipuzkoako lurraldean kokatzen diren enpresen jabetza
  2. Erdi-goi mailako teknologiako produktuen esportazioa
  3. Absentismoa, nahiz arlo publikoan nahiz pribatuan

Aurtengoan, batez ere jabetzaren indikatzailean zentratu gara. Jabetzaren kokapen geografikoa eta lurraldearen

arteko distantziak jabegoak lurraldearekiko duen konpromiso eta lotura mailan eragin zuzena duela uste dugulako.

 Aldagaia aztertzeko erabilitako kriterioak onako hauek izan dira:

  • Aztertutako enpresak: 100 langiletik gora dituzten enpresa industrialak*
  • Jabetzaren kokapen geografikoa: matrizaren kokagunea edo/eta akzioen %51 bere esku duen pertsonaren (fisiko nahiz juridikoren) lurraldea edota %51aren jabe izan ez arren, portzenatia honetatik gertu egon eta gainontzeko akziodunekiko pisu erlatiboa esanguratsua bada

Azterketaren emaitza: Lurraldeko egungo argazkia eta eboluzioaren inguruko gogoeta bat izan da